domingo, 4 de diciembre de 2016

Bideo tutoriala

Kaixo berriz ere!
Hementxe uzten dizuegu bideo tutoriala, non gure blogak nola funtzionatzen duen azaltzen dizuegun.
Espero dugu lagungarria izatea.
Animo!

Blogari buruzko iritzia

Aditza: erregistroak.

Kaixo berriz ere! Atal honetan euskal gramatika hobeto ezagutzen saiatuko gara. Zailtasun maila dela eta eduki arazotsuenetakoa izan ohi dela kontuan izanda, animazio baten bidez edukia erakargarriagoa egiten saiatu gara. Gehiago luzatu gabe, beraz, ikusi ditzagun lehenik eta behin euskaran erregistroaren arabera bereizi daitezkeen bi aditz motak:




Bernardo Atxaga: literatur ibilbidea.

Kaixo lagunok! Euskal literaturari eskainitako atal honi hasiera emateko,aitzaki ezin hobea iruditu zaigu Bernardo Atxagaren lanik garrantzitsuenekin denbora-lerro bat osatzea, haren literatur ibilbide esanguratsuena laburbiltzeko asmoz. Hona hemen helbidea:

https://www.timetoast.com/timelines/1408341


Harri zulatzaileak

Infografia honen bidez, Euskal Herriko herri-kirol ezezagunenetako baten berri eman nahi izan dizuegu; harri zulatzaileena, alegia. Bertan, kirol bihurtutako lanbide honen historia azaltzen da laburki, baita gaur egun zertan datzan ere.


sábado, 3 de diciembre de 2016

XX.Mendeko Euskal Literatura

Kaixo guztioi! Oraingoan 1975. urte inguruko Euskal Literaturaren inguruan arituko gara. 1975. urtea garrantzitsua izan zen. Izan ere, batetik Franko hil zen eta bestetik, baita hain ezaguna den Bilboko Gabriel Aresti olerkaria. Honek kulturgintzan nabarmenki eragin zuen eta ondoko hitz-hodeian garai hartako Euskal Literaturako zenbait puntu garrantzitsu agertzen zaizkizue. Espero dugu lagungarria izatea eta ideiak argi edukitzen laguntzea. Beraz animo!

Zuazoren euskalkien sailkapena

Kaixo berriz ere!
Sarrera honeta euskalkiei buruz hitz egingo dugu. Denok dakizuenez, euskalkiak euskararen dialektoak dira eta hainbat ikerketa egin dira honen inguruan: Manuel Larramendi, Bonaparte... Baina, gaur egun gehien erabiltzen dena Zuazoren euskalkien sailkapena da. Hauen mapa 1998.urtean argitaratu zuen "Euskalkiak, gaur" izeneko artikulu batean. Bertan mapa bat txertatu zuen eta euskalki bakoitza non hitz egiten den islatu zuen bertan.
Hauen azalpena errazte aldera, Zuazoren euskalkien sailkapena mapa kontzeptual batean islatzea interesgarria iruditu zaigu. Bertan aurkituko duzue zenbat euskalki dauden gaur egun eta zein zonaldetan hitz egiten den bakoitza.

 Horretaz gain, mapa ere txertatu dizuegu azalpena hobeto uler dezazuen.

Gainera, bideo bat ere jarri dizuegu, zerbait sakonago ulertu eta euskalki bakoitzen artean dagoen desberdintasunaz gabetzeko.


Espero dugu interesgarria eta lagungarria izatea. Animo!