miércoles, 30 de noviembre de 2016

Aurkezpena

Kaixo guztioi!

Gu Leire, Ekaitz eta Itziar gara eta blog honetan DBH 4. mailarako Euskara eta Literaturako edukiak argitaratuko ditugu. Klasean emandako edukiak, laburbiltzea eta erraztea izango da helburua. Izan ere, honela baliabide ezberdinak izango dituzue eta era erakargarriago batean edukiak barneratuko dituzue.
Hainbat tresna erabiliko ditugu edukiak txertatzeko; alde batetik mapa kontzeptual bat sartuko dugu, non, Zuazoren euskalkien sailkapena laburbiltzen ahaleginduko garen eta beste alde batetik, bideo edota bideo-tutorial bat ere sartuko dugu, blogaren funtzionamendua azaltzeko asmoz.
Hauetaz gain, beste haibat baliabide ere erabiliko ditugu; hala nola:
  •  Infografiak
  • Denbora-lerroak
  • Ariketak
  • Formularioak
  • Animazioak
  • Hitz-hodeiak
  • Pinteresteko horma
Tresna hauen bidez, gai ezberdinak jorratuko ditugu: aditzak, literatura, kultura...
Besterik gabe, espero dugu blog hau lagungarria eta erabilgarria izatea.
Animo eta gozatuz asko ikasi!